Araba Talent

Prestakuntza beken programa

Beka eskatu

Araba Talent Arabako Foru Aldundiak bultzatutako prestakuntza beken programa da eta nazioarteko erreferentziazko ikastegietan prestakuntza espezializatua egin nahi duten Arabako ikasle graduatuei zuzenduta dago –Araban jaioei edo bertan bizi direnei–.

Arabako lurraldeko enpresa sarean identifikatutako kualifikazio handiko talentuen beharrari erantzutea da programaren helburua. 

Programa martxan egongo den bigarren urtean (2023), honako ardatz hau izango du: Arabako talentuari  Arabako  enpresei lotutako eremu estrategikoetan prestakuntza ematea eta talentu hori atxikitzea.

Programaren gakoak

Ikasle bekadunek nazioarteko unibertsitateek eta negozio eskolek ematen dituzten izen handiko programetan egingo dute prestakuntza.

Espezializazio ikasketak amaitu ondoren, ikasleak Arabako enpresa sareko erreferentziazko enpresen proiektu estrategikoetara lotuko dira eta enpresek beren gain hartuko dute kontratazioa.

Bekak ikastaroaren matrikularen kostua eta ikasleen mantenuarekin lotutako gastuak estaliko ditu.

Nola funtzionatzen du?

Parte hartu nahi duten ikasleek…

Webgunean izena eman beharko dute. 

Erregistratu ondoren, berrespen email bat bidaliko da, eta hautatutako programaren edo programen baldintzei buruzko egiaztagiriak aurkezteko eskatuko da.

Ondoren, eskatzaileak prestakuntza-programa batean inskribatuko dira, Araba Talentek proposatutakoen artean. Araba Talentetik ikasleari lagunduko zaio izena emateko prozesuan.

Araba Talent bekaren hautaketa-prozesura pasatuko dira eskatutako prestakuntza-programan azkenean onartzen direnak.

Hautaketa-prozesuan, programan parte hartzen duten enpresekin elkarrizketak egingo dira, eta ikaslea enpresa horietan sar daiteke. Araba Talent arduratuko da ikaslea enpresarekin harremanetan jartzeaz eta prozesu horretan laguntzeaz.

Programaren baldintzak

Araba Talent-en betekizun orokorrak

Parte hartzaileak hautatutako prestakuntza programak eskatzen dituen baldintzez gain, honako hauek ere bete beharko dira:

  1. Arabako Lurralde Historikoko edozein udalerritan jaioa izatea edo gutxienez urtebetez erroldatuta egotea. 
  2. Graduko titulu bat izatea eta eskatutako programako baldintzak betetzen direla frogatzea.
  3. Egin nahi den prestakuntzak eskatzen duen hizkuntza maila egiaztatzea. 

Eskaera egiteko epea 

Eskaera egiteko epea 2023 urte osoan zehar irekita egongo da. Eskatutako prestakuntza bakoitzaren inskripzio-epea hartuko da kontuan.

 

Prestakuntzak

Aukeratutako prestakuntzak nazioarteko erreferentziazko ikastegiek ematen dituzte.

Ikasleek programan parte hartzen duten enpresen erronka eta behar estrategikoekin bat datozen gaitasun espezifiko batzuk bereganatu ahal izango dituzte.

Espezializazio-arloak honako hauek dira:

  • Big Data
  • Gauzen Internet
  • Adimen artifiziala
  • Teknologia energetiko iraunkorrak eta energia berriztagarriak
  • Energia biltegiratzea
  • Fabrikazio klinikoa
  • Materialak eta prozesuak

Enpresak

LOGOS

Eskaera

Araba Talent programako beka eskatzeko, lehenik eta behin eskabide orria bete beharko duzu.

 info@arabatalent.eus helbidera ere idatz diezagukezu.